Principal |
Nacionales E.Herria :: 11/05/2024

Foruzaingoak Harituko militante bat atxilotu du

La Haine - Euskal Herria
Elkarlaguntza sarea salatu duenez aktuazio arrazista bat izan da.

Atzo arratsaldean, Haritu Elkarlaguntza Sarea jakinarazi zuenez, Foruzaingoak antolakundeko militante bat atxilotu zuen. Elkarlaguntza sarea salatu zuenez aktuazio arrazista bat izan zen, izan ere, hainbat eskubide urratu zitzaizkion atxilotutako pertsonari. Besteen artean, bere ama-hizkuntzan ezin izan zuen deklaratu eta gainera atxilotu eta 6 ordu pasa arte ez zitzaion familiari informazioa jakinarazi, eta telefono dei bat egiteko eskubidea handik 8 ordura erabili ahal izan zuen. Osotara 20 orduz egon zen atxilotuta eta interpreterik gabe.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gH8h