Principal |
Euskal Herria :: 21/05/2024

Gizon bat bikotekide ohia atxiki eta sexualki erasotu du Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Gizonak urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohia sexu-harremanak izatera behartu du.

Astelehen goizean biktima etxetik irtetera zihoala, bikotekide ohiak eraso egin zion. 45 urteko gizonak urruntze-agindua zuen arren, atarian zegoen zain eta etxebizitzara igotzera behartu zuen. Barruan, sexu-harremanak izatera behartu zuen bere borondatearen aurka. Gizona lo geratu zenean, emakumea joan egin zen eta salaketa jarri zuen. Beranduago polizia bertaratu eta erasotzailea atxilotu zuten. Gaua ertzain-etxean pasa ondoren gaur goizean epailearen esku utzi dute, eta honek, espetxeratzeko agindua eman du.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gI0Q