Gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Tuteran (Nafarroa), emazteari eraso egitea leporatuta. Erasotzaileak 42 urte ditu, eta indarkeria matxistako delitu bat egin izana leporatu diote. Gizona 15:00etan atxilotu zuten, eta Udaltzaingoaren egoitzara eraman, epailearen aurrean deklaratu aurretik.