Principal |
Nacionales E.Herria :: 03/06/2024

SLB eta STC sindikatuek ezingo dute enpresa ttipien hauteskundeetan parte hartu

La Haine - Euskal Herria
Hala deliberatu du Parisko Auzitegi Judizialak, Force Ouvrière sindikatuak sindikatu independentista horien kontrako helegitea aurkeztu ostean.

Azaroaren 25etik abenduaren 9ra hamaika langile baino gutxiagoko edo enpresa ttipietako bozetan (TPE) ezingo dute Bretaniako SLB eta Korsikako STC sindikatuen bozka-papera hautatu langileek. Maiatzaren 6an iragan zen horri buruzko auzia, Pariseko justizia auzitegian, eta 24an ezagutarazi diete sindikatuei emaitza. Force Ouvrière sindikatuak sindikatu independentista horien kontrako helegitea aurkeztu zuen arauak betetzen ez zituztelakoan. LABen kasuan, FO sindikatuak salatu zuen sindikatu abertzalea egiazki elkarte bat zela, eta ez zituela finantza arloko gardentasun irizpideak betetzen. LABek irabazi du, baina beste sindikatu batzuek ez, hala nola, SLB eta STC-k. LABek maiatzaren 29 honetan Baionan egin agerraldian FO frantziar sindikatuaren erasoa salatu du, eta bide horretan Eñaut Aramendi sindikatuko eledunak «denek ez izaitea eskubide berdinak» deitoratu du.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gI26