Principal |
Nacionales E.Herria :: 17/06/2024

18 urteko mutil batek emakume bat bortxatu du Gasteizen

Agentziak/La Haine
Jai giroan eman zen erasoa eta atzo elkarretaratzea egin zuten Ibailakua auzoko bizilagunak, erasoa salatzeko eta biktimari elkartasuna adierazteko.

Erasoa igande goizaldean eman zen, 03:00ak aldera, 18 urteko mutil batek emakume bat bortxatu zuen Ibailakua auzoan, festak ospatzen ari ziren gunetik gertu. Albistearen berri izan eta handik gutxira, oharra kaleratu zuen Ibailakua auzo elkarteak, bertan izan baita erasoa. "Bart eraso sexista bat izan da auzoan. Ibailakua auzo elkarteak ez du jasango horrelako jokabiderik, ez jaietan, ez auzoan ere. Zeharo gaitzesten dugu gertatutakoa. Oso egoera larria da eta ez dugu onartuko. Gure elkartasun eta babes beroena biktimari; edozertarako auzo elkartearen laguntza izango duzu. Aski da! Erasorik ez!" zioen oharrak. Era berean, atzo arratsaldean, elkarretaratzea egin zuten bertan, erasoa salatu eta biktimari elkartasuna adierazteko. Epaileak espetxera bidali du, behin behinean, sexu-erasoa egotzita Gasteizen atxilotutako 18 urteko mutila.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gI45