Principal |
Nacionales E.Herria :: 24/06/2024

Gutxienez bi sexu-eraso izan dira asteburuan

La Haine - Euskal Herria
Igande goizaldean, bi gizonek ukituak egin zizkioten emakume bati Gasteizko diskoteka batean, eta Hazparneko jaietan, sexu-erasoa egin diote emakume gazte bati.

Igande goizaldean, bi gizonek sexu-erasoak egin zizkiotela salatu zuen emakume batek; hain zuzen, baimenik gabeko hainbat ukitu Gasteizko(Araba) diskoteka batean. Gertakari horrek sortu zuen liskarra erasotzaileen eta erasoa sexuala jasandako bikotekidearen artean. Poliziak bi gizon atxilotu ditu, emakumeak erasotzaile gisa identifikatu ostean.

Pasaden larunbateko 06:30ak aldera, 19 urteko emakume gazte batek sexu-eraso bat salatu zuen Hazparneko jaietan (Lapurdi). Gaztearen lagunak, hau konorte barik aurkitu zuten kalean, eta Baionako ospitalera eraman zuten. Adierazi dutenez ikerketa bat abiatuko dute sexu-erasoaren nondik norakoak argitzeko.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gI4h