Principal |
Nacionales E.Herria :: 17/07/2024

Gutxienez bi eraso matxista izan dira azken egunetan

Agentziak/La Haine
Emakume batek salatu zuen sexu-eraso bat egin ziotela Santurtziko jaietan, eta Gasteizen, gizonezko bat bikotekideari eraso egin zion.

Emakume batek salatu zuen sexu eraso bat egin ziotela Santurtziko jaietan (Bizkaia), igande goizaldean. Erasotzaileak Muskiz eta Barakaldokoak dira. Emakumeak Gurutzetako ospitalera jo zuen eraso egin ziotenean, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen. Horren ondorioz, 19 eta 21 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo. Komisarian daude, eta epailearen aurretik igaro beharko dute.

Horretaz gainera, Gasteizen 52 urteko gizonezko bat bikotekideari eraso egin zion. Bizilagun batek gertatutakoa ikusi zuen, eta Udaltzaingora deitu zuen. Udaltzainak etxebizitzara joan ziren, eta gizona atxilotu zuten.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gI6w