Larunbat goizaldean emakume batek sexu-erasoa jasan zuen Garesen. Biktima azaldu duenez Garesko aisialdirako lokal bateko komunetan erasotua izan zen. Erasoan izan eta gero hainbat pertsona jo zuten erasotzailearen aurka baina lokaleko segurtasunak Foruzaingoari deitu zion, eta polizia-agenteek erasotzailea atxilotu zuten.