Kutxabank taldeak, prentsa-ohar batean azaldu duenez, 263,7 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024ko lehen seihilekoan, 2023ko aldi berean baino %5,4 gehiago. Bide horretan, banketxearen finantzaketa-jarduerak hazkunde-erritmo positiboari eutsi dio; kreditu-inbertsioa % 1,3 hazi da, 48.896 milioi euro guztira. Era berean, Kontsumorako maileguei dagokienez, Kutxabankek marka berria ezarri du, iazko garai berarekin alderatuta % 18,8ko hazkundea lortuta. Harpidetutako hipoteka-mailegu berrietan ere suspertzeko joera argia ikusi du banketxeak, % 8,7 igo baitira 2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta 1.606 milioi eurora iritsi baita ekainaren amaieran.