Principal |
Nacionales E.Herria :: 06/08/2024

63 urteko langile bat hil da Berangon

La Haine - Euskal Herria
Txalet bateko lanetan ari zen koadro elektriko bat burura erori zitzaionean.

Astelehen arratsaldean, 15:00ak aldera, lan-istripu bat izan zen Berangon, txalet bat eraikitzeko egiten ari diren obretan. Dirudienez 63 urteko langile bati koadro elektriko bat burura erori zitzaion eta lekuan hil zen. Hildako gizona, azpikontratatutako enpresa bateko langilea zen. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea istripua zer egoeratan gertatu zen ikertzen ari da.

2024 honetan 35 langile zendu dira Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gI9K