Principal |
Euskal Herria :: 08/08/2024

Gutxienez hiru emakumek sexu-erasoak jasan dituzte Gasteizko jaietan

La Haine - Euskal Herria
Atzo bi emakumek sexu-erasoak salatu zituzten, eta asteartean, adingabe batek ukituak pairatu zituen.

Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan. Hori dela eta, elkarretaratzea egingo dute gaur 11:00etan, Plaza Berrian. Oraingoz ez dute atxiloketarik egin horiekin lotuta, eta bi kasuak ikertzen ari dira.

Orain arte, Andre Maria Zuriaren jaietan sexu-eraso kasu bakarra salatu izan da joan den asteartean, Udaltzaingoak 24 urteko gazte bat atxilotu zuenean adingabe bati ukituak egiteagatik Andre Maria Zuriaren plazaren inguruan.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gI9Z