Erasotzaileak ukituak egin zizkien hainbat emakumeri, horien artean adingabe bati.
Joan den igandean, Debako Santiago hondartzan (Gipuzkoa), 44 urteko gizon batek adingabe bati ukituak egin zizkion. Atzo ukituen egilea atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi ondoren aske geratu zen. Era berean, azken egunetan eraso salaketa gehiago izan dira, egile berak egindakoak.