Principal |
Euskal Herria :: 15/08/2024

Bi langile artatu dituzte Erandioko birziklatze lantegian izandako sutean

La Haine - Euskal Herria
Beharginetako bat ospitalera eraman dute, kea arnasteagatik.

Gaur, 08:00ak aldera, sutea piztu da gaur goizean Erandioko (Bizkaia) Asua auzoko Indumetal Recycling S.A. birziklatze enpresa batean, eta bi langile artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Beharginetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta bestea bertan artatu. Era berean, ke zutabe handiak sortu ditu suteak eta inguruko herritarrak arriskuan jarri ditu.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ingurumenaren aurkako delitu batengatik zigortu zituen ekainean enpresa bera eta haren lau arduradun.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gJ0h