Principal |
Nacionales E.Herria :: 16/08/2024

Gernikako jaietan eraso matxista bat gertatu da

Agentziak/La Haine
Bestetik, 40 urteko gizon batek emakume bati ukituak egin dizkio Gasteizen.

Gernika-Lumoko jaietan (Bizkaia) indarkeria matxistako kasu bat gertatu dela salatu du erasoen aurkako protokoloa landu duen taldeak. Zehaztu dute erasoa asteazken gauean gertatu zela, txosnetan. Gertatutakoa salatu eta gaitzesteko, elkarretaratzea eginen dute gaur, 20:00etan, Pasilekuko eskaileretan.

Gasteizen 40 urteko gizon bat atxilotu dute emakume bati ukituak egitea egotzita. Herenegun gertatu zen, Arriaga auzoan. Gizona epailearen esku utzi zuten atzo, eta aske gelditu zen gero.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gJ0m