Principal |
Nacionales E.Herria :: 03/09/2024

Protesta antifaxista baten harira Lizarrako bi kide epaituko dituzte

La Haine - Euskal Herria
Irailaren 11an izango da epaiketa, Vox-ek jarritako salaketa baten ondorioz, eta gorroto-delitua egotzi diete.

2022ko martxoan, mahi bat ipini zuten Vox-eko faxistak Lizarran, propaganda egiteko helburuarekin. Honen aurrean hainbat pertsona hurbildu ziren lekura protesta egiteko eta zenbait tentsio uneak bizi izan ziren. Azkenean ez zuten lortu propaganda banatzea baina alderdi ultraeskuindarrak bi pertsonen aurkako salaketa bat aurkeztu zuen.

Gertakari hauen harira bi pertsona epaitu behar zituzten maiatzean, gorroto-delitu bat egotzita, baina epaiketa irailaren 11 arte atzeratu egin zen. Esan beharra dago, Nafarroako Probintzia Auzitegiak adierazi zuenez, alderdi politikoak ezin daitezkeela izan gorroto-delitu baten biktima.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gJ2d