Zizurko puntu feministak salatu du eraso sexistak izan direla asteazkenean hasi ziren herriko jaietan, eta elkarretaratzea egin zuten atzo, gertatutakoa salatzeko. Ehunka lagunek bat egin zuten deialdiarekin. Asteburu honetan, bost pertsona atxilotu ditu Foruzaingoak emakumeen aurkako delituekin lotuta, horietako bat Zizur Nagusian.