Principal |
Nacionales E.Herria :: 17/09/2024

Bi langilek galdu dute bizia azken bi egunetan

La Haine - Euskal Herria
Atzo langile bat hil zen Irunberrin, aldamio batetik erorita, eta igandean, gidatzen ari zen traktorea iraulita hil zen beste langile bat Zornotzan.

42 urteko langile iruindar bat hil zen atzo arratsaldean Irunberrin (Nafarroa), aldamio batetik erorita. Hirugarren solairutik erori zen, eta larrialdi zerbitzuek langilea suspertzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin.

Igandean, Zornotzako (Bizkaia) San Antonio auzoan izan zen lan-istripu bat. Irauli egin zen 61 urteko gizonezko bat gidatzen ari zen traktorea, eta bertan hil zen langilea.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 41 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gJ45