Principal |
Nacionales E.Herria :: 17/10/2024

Bi langilek galdu dute bizia Loiun eta Leozen

La Haine - Euskal Herria
Bi langileak altuera handietatik erori dira. Aurten, 47 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

Astehartean bi behargin hil ziren Euskal Herrian. Lehenengo Loiuko Larrondo kalean gertatu zen ezbeharra, Bizkaian. 47 urteko gizonezko bat hil zen 11:10ean, pabiloi baten teilatutik erorita. Bertaratu ziren larrialdi zerbitzuek beharginaren heriotza ziurtatzera mugatu behar izan zuten.

Ondoren, beste behargin bat ere hil zen goizean, Olleta kontzejuan, Leozen (Nafarroa). Lergako Bidea izeneko pistan gertatu zen ezbeharra, 11:30ean; 28 urteko gizonezkoa telefono zutoin batean ari zen beharrean, eta, argitu gabeko nondik norakoengatik, zortzi bat metrotik erori, eta bertan hil zen.

2024ean gutxienez 47 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gJ6n