Asteburu honetan emakumeen aurka egindako delituengatik Foruzaingoak sei pertsona atxilotu ditu. Hain zuzen ere, lau pertsona atzeman dituzte tratu txarrengatik, eta beste bat urruntze-neurri bat urratzeagatik, babestutako emakumearen ibilgailu berean zihoanean. Era berean, Fustiñanako 20 urteko gizon bat atxilotu dute, pisukidea komunean grabatzeagatik. Biktimak babes-agindu bat eskatu zuen salaketa aurkeztearekin batera.