Principal |
Nacionales E.Herria :: 19/12/2024

Eraso faxista jasan du Lakaxita Gaztetxeak

La Haine - Euskal Herria
Margoketa faxistak agertu dira Gaztetxearen hainbat hormetan eta eraso honen aurrean elkarretaratzea egingo dute ostiralean.

Atzo, Lakaxita Gaztetxean margoketa faxistak egin dituztela salatu zuten. "Defend Europa", "Anti-Antifa", "Stop LGTBI", "Guerra sin cuartel" eta horrelako mezuak irakur daitezke sare sozialetara igo dituzten argazkietan. Atzo arratsaldean margoketak garbitu zituzten eta eraso honen aurrean elkarretaratze bat deitu dute. Mobilizazioa ostiral honetan izango da, hilaren 21an, 13:00etan Moskun. Faxismoa beti antolatuta egon dela ohartarazi dute Gaztetxearen sare sozialetan eta honi erantzungo diotela gehitu dute.

(Argazkia:Lakaxita Gaztetxea)

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gK0I