Principal |
Nacionales E.Herria :: 30/12/2024

Eraso matxista bat izan da Azpeitian

Agentziak/La Haine
Gizon batek bere bikotekideari hiltzeko mehatxua egin dio. Gainera, emakumeak jakinarazi duenez, aspalditik jasaten zuen gizonaren indarkeria.

Gertakariak joan den ostiralean jazo ziren, 08:00ak aldera, emakume batek Ertzaintzari jakinarazi zionean bikotekidearen ohiko tratu txarrak jasaten ari zela, eta une horretan gizona "bere onetik irtenda" zegoela. Biktimak azaldu duenez, gizonak iraindu eta hiltzeko mehatxua egin zion. Gainera, jakinarazi zuen aspalditik jasaten zuela bikotekidearen indarkeria.

Ertzaintzak 55 urteko gizona atxilotu du eta etxea miatu ondoren hainbat poltsa aurkitu zituen, guztira bost kilo eta erdi marihuana, 34 gramo kokaina eta eskudirutan 25.000 euro zituen beste bat.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gK1k