Principal |
Nacionales E.Herria :: 02/01/2025

Langile bat hil da Zornotzan, orga baten zama gainera erorita

Agentziak/La Haine
Gutxienez 63 langile hil ziren 2024an Euskal Herrian, 2023an baino 3 gehiago.

41 urteko langile bat hil zen joan den abenduaren 30ean Zornotzako (Bizkaia) Forest Trafic S.L. enpresan, sindikatuek ostegun honetan jakitera eman dutenez. Lan-istripua arratsaldeko ordu biak aldera gertatu zen. Hildako langilea inbentario-lanak egiten ari zen biltegian, orga jasotzaile batekin, eta zeraman zamaren zati bat gainera erori zitzaion, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gK2D