Principal |
Nacionales E.Herria :: 16/01/2025

Hego Euskal Herrian, KPIa gora egiten jarraitu du 2024an

Agentziak/La Haine
Urtebeteko tasa %3,6an gelditu da EAEn, eta %2,7an, Nafarroan. Erregaien garestitzeak, etxebizitza eta elikagaien prezioak eragin dute, hein handi batean, inflazioaren gorakada.

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3,6ra igo da abenduan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Espainiako Estatistika Institutuak atzo jakitera eman zuenez. Bestalde, Nafarroan % 2,7an kokatu da inflazio tasa 2024an. Autonomia erkidegoen artean, EAEk du urtebeteko tasarik altuena eta Nafarroa, berriz, batez bestekoaren (% 2,8) azpitik kokatu da. Azarotik abendura, berriz, prezioak % 0,6 hazi dira EAEn eta % 0,5 Nafarroan. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeen artean Araban izan da urtebeteko inflaziorik txikiena abenduan (% 3,1), Bizkaian (% 3,6) eta Gipuzkoan (% 3,7) baino txikiagoa.

Pasaden urtean, prezio-hazkunderik handiena elektrizitatean, gasean eta beste erregaietan izan zen , %14,6ra iritsiz EAEn eta %18,6ra Nafarroan. Etxebizitzak ere nabarmen garestitu dira urtebetean, konkretuki %8,3 EAEn eta %6,7 Nafarroan. Elikagaien prezioak ere gora egiten jarraitzen du. Elikagaiak % 3,6 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 2 Nafarroan. Edari alkoholikoak eta tabakoa, aisialdia eta kultura, eta ostalaritza (jatetxeak eta hotelak) ere egin dute gora 2024an. Espainiako Estatuaren azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) % 2,6an kokatu da, bi hamarren gora eginda.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gK3N