Atzo, Poliziak dei bat jaso zuen goizaldeko 04:30ak aldera, gizon batek bikotekide ohiari erasotzen ari zela esanez. Liskarrean, gizonak emakumea jo zuen eta lesioak eragin zizkion. Geroago, polizia lekura iritsi zenean, erasotzailea ihes egiten saiatu zen baina azkenean poliziak 32 urteko gizona atxilotzea lortu zuen eta bikotekide ohiari eta haren semeari erasotzea egotzi zioten.
Ostegunean, berriz, hiriburuko beste auzo batean, 38 urteko gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak, indarkeria matxista egotzita. Emazteari erasotzea leporatzen diote, biktimaren bi haur adingabeak etxean zirela.