Principal |
Nacionales E.Herria :: 04/03/2025

Renfeko segurtasun-agente bat pertsona bati oldartu zaio euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik

La Haine - Euskal Herria
Segurtasun-agenteak lurrera bota zuen gaztea "A mi no me hables en euskera" eta "esto es España" esanez.

Euskal Herrian Euskaraz salatu duenez, atzo, Tolosako Renfen, segurtasun-agente bat Euskal Herrian Euskarazko kide bati oldartu zitzaion euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik. Segurtasun-agenteak euskaldunen aurkako mezuak oihukatzen hasi zen, hala nola; “A mi no me hables en euskera", "esto es España", “Estais en España” eta “os jodeis” besteen artean, eta ondoren, Euskal Herrian Euskarazko kidea lurrera bota eta atxikita eduki zuen denbora batez. Sare sozialetan zabaldutako argazkian mutil gazte bat ageri da lurrean, segurtasun agentea haren gainean dagoela, gazteari paparretik helduta. Beste segurtasun agente bat dago ondoan, zutik.

Horrelako erasoak “onartezinak” direla esan du mugimendu euskaltzaleak eta gogor salatu ditu. Urte hasieratik Eusko Jaurlaritzaren eskumena da Renferen aldirietako bost lineak kudeatzea. Segurtasun agenteei dagokienez, Renfek beste enpresa bati azpikontratatzen dio zerbitzua.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gK7A