Principal |
Nacionales E.Herria :: 18/03/2025

Langile bat hil da Buñuelen

La Haine - Euskal Herria
Langilea makina batean harrapatuta geratu da eta bertan hil da. Atzoko egunean bi langilek galdu zuten bizia Euskal Herrian.

34 urteko langile bat hil da Buñuelgo (Nafarroa) animalia-elikadurako enpresa batean izandako lan-istripuan. Antza denez, istripua gaueko hamaikak aldera gertatu da, Buñuelgo "Mina" inguruan dagoen lehortegi batean. Bertan langilea makina batean harrapatuta geratu da. Iritsi direnean, larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin, eta gizona bertan hil da.

Atzoko egunean, bizia galtzen duen bigarren langilea da. Izan ere, goizeko 9:00ak aldera, langile batek lan-istripu hilgarria izan zuen Arratzun (Bizkaia), aire librean lanean ari zela goi-tentsioko linea baten deskarga elektrikoa jaso ondoren.

Aurten, dagoeneko 15 langile hil dira Euskal Herrian lan istripuetan.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gK96