Irungo Lakaxita Gaztetxean hainbat mezu faxista agertu dira. Tartean, "White Irun", "Fuera degenerados" eta "Stop LGTBI" bezalako mezu faxistak irakur daitezke. Mehatxu bat ere idatzi dute, "No os dejaremos dormir" esanez. Larunbatean salatu zuten erasoa asanbladako kideek eta, honen aurrean, margoketak garbitu dituzte eta sare sozialei adi egoteko deia egin dute. Era berean, "nazkatuta" daudela argi utzi dute.
Duela sei hilabete inguru egin zioten beste eraso bat Lakaxita Gaztetxeari. Eraso horretan, margoketa faxistak egin zituzten bertan.