Principal |
Euskal Herria :: 08/05/2025

Legutioko Cie Automotiven greba mugagabea abiatuko dute maiatzaren 14an

Alea
Kaleratu duten lankide batekin elkartasunez mobilizazioak hasiko ditu plantillak datorren astean.

Cie Automotive Goiain enpresako langileek greba mugagabera joko dute maiatzaren 14an, langile baten kaleratzea salatzeko. Lankidea berriz hartu eta enplegu politikak aldatzeko eskatuko diote enpresari.

ELA sindikatuak deitu ditu grebara Legutioko lantegiko 44 langileak. ELA sindikatuak du ordezkaritza osoa bertan, eta salatu dute enpresaren enplegu politikek arriskuan jartzen dutela lan egonkortasuna.

Cie Automotive euskal multinazionalaren enpresa da Legutioko Goiain industrialdeko lantegia, eta automobilgintzarako piezak fabrikatzen dituzte, batez ere.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL4A