Principal |
Euskal Herria :: 12/05/2025

Bi emakume migratzaile prostituzioan aritzera behartu dituzte Bilbon

Agentziak/La Haine
Garbitzaile eta zaintzari-lanak eskaini zizkioten biktimei Kolonbian, baina Bilbora iristean egoera bestelakoa izan da, eta prostituzioan aritzera behartu dituzte.

Espainiako Poliziak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu Bilboko Santutxu auzoan, bi emakume migratzaile prostituzioan aritzera behartzea egotzita.

Biktimei Kolonbian, bere jatorrizko herrialdean, eskaini zioten Espainiako Estatuan legezko lana izatea, batik bat etxeko lanetan eta haurren zaintzan aritzea. Horrez gain, helarazi zioten denborarekin bere egoera erregularizatzeko aukera izango zutela. Bilbora iritsi zenean, baina, egoera bestelakoa izan zen: duela hiru hilabete inguru iritsi zen Santutxuko etxebizitza batera, eta prostituzioan aritzera behartu zieten. Emakumea atxilotu zutenean, bere bikotekidea biktimarekin jarri zen harremanetan presioa egiteko, salaketa erretiratzeko mehatxu eginda eskatuz.

Proxeneta eta bere bikotekidea bi adingaberekin bizi ziren etxebizitzan, eta joan egiten ziren prostituziorako hitzorduak zeudenean.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL4g