Principal |
Nacionales E.Herria :: 21/05/2025

Familia bat etxegabetu dute Antsoainen

La Haine - Euskal Herria
Etxegabetzea ekidin nahi zutenen aurka oldartu da Foruzaingoa eta pertsona bat eraman dute atxilo.

Gaur goizean Foruzaingoa bertaratu da Lerin kalera(Antsoain) eta han bizi zen familia bat kanporatu dute bertatik, tartean adin txikiko bi pertsona. Foruzaingoa 07:00etarako heldu da lekura, eta zortzi furgoneta eta berrogei bat polizia izan dira han. Ondoren, 08:00ak aldera, dozenaka lagun bildu dira Foruzaingoak hustu asmo zuen etxearen ingurumarietan. Indar errepresiboak behin oldartu dira haien kontra eta lehen lerroan zen pertsona bat eraman dute atxilo. Era berean, familiako kide bat ospitalera eraman dute, ondoezik. Azkenerako, 11:00ak aldera hustu dute etxea, bortxaz.

Haritu Etxebizitza Sindikatuak salatu du etxerik gabe gera den familia "espekulatzaile batek bota dituela etxetik". Familiak lau urte zeramatzan Lerin kaleko etxebizitza horretan bizitzen, baina partikular batek duela gutxi erosi zuen pisua eta honek uko egin dio familiari alokairu kontratu bat egiteari eta kanporatu egin dituzte. Orain, "alternatibarik gabe Nerea eta bi adingabe kalean geratuko dira" adierazi du Harituk.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL5t