Principal |
Nacionales E.Herria :: 21/05/2025

Garraiolari bat hil da Irunen

La Haine - Euskal Herria
Datorren hilabetean 67 urte bete behar zituen. Urte hasieratik gutxienez 20 langile hil dira Euskal Herrian.

Astelehenean, goizaldeko 06:30ean, Transdipe S.L. enpresako garraiolari bat hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko bat izan zen. Langileak datorren hilabetean 67 urte bete behar zituen. 

Azken honekin, gutxienez 9 garraiolari hil dira urte hasieratik Euskal Herrian, hauetako asko istripu ez traumatikoetan. Hala ere, ez da kasualitatea sektore honetan heriotza ez traumatikoen presentzia altuagoa izatea, honen atzean estresa, lan karga, erritmoak, eta finean, bizitza osasuntsua eramateko zailtasunak bezalako kausak baitaude.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL61