JARDUN Koordinadorak sare sozialen bidez salatu duenez, Ignazio Erdozia Larraza "Axio", eusko gudariaren omenez, Lizarrustin, jarri zuten oroitarriak, berriro ere eraso faxista jasan du.
1978. urtean poliziak Iruñean egin ziren atxiloketa batzuen ondorioz, Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes Juan Ignazio Erdozia Larrrazak. Urte bat klandestinitatean eman ondoren, 1979ko lastailean Donostian indar errpresiboekin tiroketa izan zen eta zauritu egin zen etxarriarra. Kideek eraman zuten baina ondoren hil zen eta Lizarrustin utzi zuten.
Duela urte batzuk, JARDUN koordinakundeak oroitarri bat jarri zuen haren omenez eta urtero omenaldi bat antolatzen du bere erailketaren urteurrenarean.