Principal |
Euskal Herria :: 27/05/2025

Eraso LGTBIfobo bat izan da Bilboko alde zaharreko festetan

La Haine - Euskal Herria
Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur, 20:00etan, Trianguloan.

Bilboko alde zaharreko festetan gertatutako eraso homofobo baten berri eman dute auzoko mugimendu feministak, jai batzordeak eta hiriko hainbat kolektibo disidentek. Kolektibo hauek adierazi dutenez, erasoa ez da kasu bakan bat izan, eta, hortaz, beharrezkotzat jo dute “autodefentsa transmaribibolloa” erasoei aurre egiteko.

Gaur, 20:00etan, elkarretaratzea deitu dute Triangulan, indarkeria LGTBIfoboa salatu eta herrikideari elkartasuna adierazteko.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL6b