Principal |
Nacionales E.Herria :: 13/06/2025

Gizonezko batek Bilboko emakume bat erail du

Agentziak/La Haine
Lau emakume hil dituzte gizonek 2025ean Euskal Herrian.

Gaur jakin izan denez, iragan larunbatean, ekainaren 7an, Malagan gizon batek hil zuen 50 urteko emakumezkoa Bilbokoa da, eta Gasteizko taberna batean egin zuen lan. Espainiako Polizia ikertzen ari da zer gertatu den, eta azaldu dute gizonak Poliziarengana jo eta bere burua entregatu zuela. Era berean, iturri honek jakinarazi duenez, emaztekiaren ahizpa 2023an ahalegindu zen gizonaren kontrako salaketa jartzen.

Emakume hori Ariznabarra auzoko taberna bateko zerbitzaria izan zen duela hilabete batzuetara arte. Horregatik, hainbat eragile eta Ariznabarreko auzokideak batu dira erailketa matxista salatzeko eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko mezua zabaltzeko. Elkarretaratzea igande honetan egingo dute, 12:00etan Ariznabarreko Pistas Negras parkean.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL8I