Ainhoa Barbarin Iurrebaso Urretxuko euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. Barbarinek 23 urte zeramatzan preso.
2002ko urtarrilean atxilotu zuten, ETAren "Behorburu" komandoko kide izatea egotzita. 2021eko apirilean Picassenteko espetxetik (600 kilometrora) Euskal Herrira hurbildu zuten, eta 2022ko urrian hirugarren gradua eskuratu zuen. Hala ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua kendu eta espetxera itzularazi zuten 2023ko otsailean. Hilabete batzuk beranduago, uztailean, berriro onartu zioten hirugarren gradua, baina orduko hartan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen eta bigarren aldiz kartzelara bueltarazi zuten abuztuaren hasieran. 2024ko otsailean berriro hirugarren gradua ezarri zioten Barbarini eta iazko ekainetik baliabide telematikoen bidez bete du espetxe zigorra.