Principal |
Nacionales E.Herria :: 25/06/2025

Azken 24 orduetan hiru langile hil dira lan-istripuetan Euskal Herrian

La Haine - Euskal Herria
Horietako bi basogintza lanetan izan dira, bata Altsasun eta bestea Eskoriatzan. Hirugarrena, Donostian, istripu ez traumatikoan.

LAB-ek adierazi duenaren arabera, atzo eguerdian, Altsasun basolanetan ziharduen 45 urteko langilea lan istripuz hil zen pago baten adarrak jo zuenean. Langilea Logroñoko enpresa batek kontratatua eta bakarrik ari zen basolanetan, hau da, hilkortasun handiena erakusten duen lanbidean, derrigorrezkoa den errekurtso prebentiborik ez lankiderik gabe.

Bigarren lan-istripua gaur izan da Eskoriatzan, hau ere basolanetan, adar batek jota hil da. Langilearen inguruan sindikatuek ez dute beste daturik. Ofizialki aitortua izan dela soilik.

Hirugarren ezbeharra Donostian izan zen, astelehenean, lorezaintza lanetan ari zen 65 urteko langileak istripu ez traumatikoa izan zuen eta lanpostuan bertan hil zen. Azpikontratatutako langilea beroan zegoen, belar txarrak kentzen.

Hiru hildako hauekin 31 dira Euskal Herrian urte hasieratik bizia galdu duten langileak.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL98