Alde Zaharreko familia bat etxegabetu ditu Bilboko udaltzaingoak, ertzaintzaren laguntzarekin eta Rosario, Miguel eta haien adin txikiko hiru seme-alabak kale gorrian geratu dira. 12 identifikatu egon dira eta “guztiz zentzugabekoak diren kargak” egon dira. AZET Etxebizitza Sindikatuak egoera hau salatu du, izan ere, prozesu judiziala bukatuta ez dagoen arren, aurrera eraman dute etxegabetzea. Familia etxegabetu ondoren, Gizarte Ekintzara mugitu dira alternatiba bat exijitzeko.
Goizean goiz bildu dira AZET Etxebizitza Sindikatua eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetze saiakera salatzeko, eta horri aurre egiten saiatzeko, Bidebarrieta kalera. Deialdia goizeko 08:00etan izan da eta etxebizitzaren aurrean bildu dira, baina 8:45 inguru Ertzaintzak atzera mugitu ditu manifestariak. Idazkari Judiziala 9:15ean iritsi da eta uko egin dio sindikatuko kideekin hizt egiteari: “Negoziaziorako aukera guztiak itxi dizkigute”, aipatu du kide batek, nabarmenduz, nahiz eta instituzio publikoak erditik egon, jabetzarako eskubidea jendearen eskubideen gainetik jartzen dutela.
Txistuez aparte, oihu hauek entzun izan dira goiz osoan zehar: “Pobreon kontrako gerra gelditu”, Kaleratzen dutenak, herriaren etsai”, “Horko horiek jendea etxegabetzen dute” eta “Etxegabetzeak gelditu”. Idazkari Judiziala heldu eta minutu gutxira, polizia oldartu eta auzokideak bultzatu, ostikatu, borrarekin jo ditu. Aipatutako leloak, orduan, indar handiagoz eta ozenago oihukatu dituzte, bat gehituta: “Zuen biolentzia nazkagarria!”.
Zaurgarritasun egoera aitortua
Familiak hiru urte darama Alokabideren (Eusko Jaurlaritza) etxebizitza horretan bizitzen eta ahaleginak ahalegin, ez dute lortu euren egoera erregularizatzea: “instituzio publikoena den jabetza bera izan da etxegabetze saiakera aurrera egiteko prozedura abiatu duena”, salatu du sindikatuko kideak. Familia zaurgarritasun egoera aitortuan dago.
Sindikatutik hainbat ekintza atera dituzte aurrera azken asteetan. Bide judizialari dagokionez, moratoria eskatu dute behin baino gehiagotan, familiaren zaurgarritasun egoera zaila dela eta, baina epaitegiak ez du zaurgarritasun egoera onartu, eta beraz, moratoriaren betikotzea ez da eman. “Hau guztia guztiz ulergaitza iruditzen zaigu, eta hori gutxi balitz, instituzioek ez dute eman inolako alternatibarik”, azaldu du sindikatuko kideak
Prozesu sozialari dagokionez, behin eta berriro saiatu gara eta berez lortu dugu instituzio publiko ezberdinekin biltzen, hala nola, Udal etxebizitzak, gizarte Ekintza eta gizarte zerbitzua, baina ateak beti itxita aurkitu ditugu, eta familiak bereziki ateak beti itxita aurkitu ditu honelako kasuetan.
Etxegabetzearen burutzea
9:30ak pasata, etxegabetzea burutu da, eta barruan zeuden sindikatuko 9 kide eta kanpoan zeuden 3 identifikatu dituzte. Etxegabetzearen ondoren, Gizarte Ekintzara mugitu dira alternatiba duin bat exijitzeko familiarentzat, etxegabetzea gauzatu ondoren, ez delako eman.
AZETeko kidek esan dutenez, “bertako buruek ez dute borondaterik adierazi biltzeko”. Hala ere, presio sindikalari esker, hurrengo astean Gizarte Ekintzarekin biltzea lortu dute. “Haien eskuetan dago alternatiba bat eskaintzea eta bitartean guk langile-klasearen aldeko borrokan jarraituko dugu etxebizitza sindikalgintzaren bidez”, aldarrikatu dute.
AZET Etxebizitza Sindikatuko kideek argi daukate honelako egoeretan antolatzea dagokiela: “Are gehiago, gero eta gehiago izanik zaurgarritasun egoeretan aurkitu daitekeen jendea, azken aldiko etxegabetzeak ikusita, eta tamalez, hemendik aurrerako etxegabetzeak nahikotxo izango direlako”.
Gertaera hau ez da kasu isolatu bat, izan ere, gogorarazi dute uztailaren 7an beste etxegabetze-saiakera bat egongo dela San Frantziskon. Beraz, antolakuntzari eta borrokari dei egin diote, eta sindikatura batzeko eta datorren uztailaren 7an erresistentziara batzeko. “Uste dugu etxebizitza sindikatuetatik egiten den lana funtzeskoa eta oso garrantzitsua dela”, gaineratu du.