Principal |
Euskal Herria :: 04/09/2025

Beste epai bat euskara eskakizunen aurka Gipuzkoan

Agentziak/La Haine
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Gipuzkoako Foru Aldundiko zaintzaileek ez dutela euskaraz jakin beharrik.

2024ko abenduan Donostiako epaitegi batek ebatzi zuen Gipuzkoako Aldundiko zaintzaile lanpostu guztientzako euskara eskatzea ez dela “legezkoa”. Zehazki, euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzi zuen. Hogei lanposturentzako B2 maila eskatzen zuen lan poltsaren aurkako ebazpena izan zen. Auzitegi Nagusiak aste honetan berretsi du epai hura.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gM4P