Gasteizen(Araba) eraso matxista bat izan zen atzo eguerdian, 13:12ak aldera. Dirudienez, gizon batek haur kotxe batekin zegoen emakume bati eraso egin zion, berarekin batera haur txiki bat eramaten baizuen. Poliziak bertaratu zirenean jakin zuten gizonezkoak iletik tira egin ziola bikotekideari eta han bertan atxilotu zuten. Udal iturrien arabera, emakumeari eta haurrari arreta eta babesa emateko protokoloak aktibatu dira.