Lapurreta bat izan dute Gasteizko Gaztetxean aste honetan, hori salatu berri dute bertako kideek. Lehio bat apurtuz sartu dira lapurrak, eta behin barruan, dirua lapurtu eta kalte materialak eragin dituzte.
Gaztetxeko kideek oharra zabaldu dute erasoa salatzeko eta espazio horrek "lan militantez aurrera egiten duela" gogorarazi dute. Era berean, horrelako erasoek Alde Zaharrari zein hiriari egiten dioten ekarpenaren kontrako erasoak direla esan dute.