PSOEren aurkako pintadak agertu dira Eibarko Elkarte Sozialistaren txosnan, Arrateko Ama Birjinaren omenezko jaietan. Txosnako hormetetan, pintura gorriz eta beltzez idatzitako honako lelo hauek agertu dira: "PSOE = GAL", "PSOE, Euskal Herri langilearen etsai", "Andueza tontolaba" eta "Independentzia Sozialismoa". Behin baino gehiagotan margotu dute alderdi honen txosna, eta urtero-urtero errepikatzen da ekintza.