Atzo, “Dena Blokatu’’ mugimenduak aurrekontuen murrizketak salatzeko mobilizazio eguna burutu zuen Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuan. Goiz-goizetik lekurik gehienetan, biribilguneetan, plazetan, bideetan… ehunka protesta egon ziren. Era berean, talkak segidan hasi ziren Frantziako Poliziarekin. Osotara, 300 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten Frantziako estatuan, eta Ipar Euskal Herrian errepresioa ere nabarmendu zen, gutxienez hogei pertsona atxilotu baitzituzten.
Baionako atxilotuen artean, hiru atxiloaldian daude oraindik. Oraingoz prokuradoreak ez du zehaztu zer leporatzen zaien. Hala ere, dagoeneko atera diren beste hiruretatik lehenari abisu bat eman diote; bigarrenari, isuna eta justiziako bilduman oharra; eta hirugarrena deus gabe atera da. Gaur eguerdian, 35 pertsona inguru bildu dira Baionako polizia etxearen aurrean, atxilotuei elkartasuna adierazteko.
(Irudia:Esteban Bastie)