Principal |
Nacionales E.Herria :: 11/09/2025

Pertsona bat atxilotu dute Baionako epaitegian, protesta batean

La Haine - Euskal Herria
Elkarretaratzea deitu dute epaitegiaren aurrean, atzoko eta gaurko atxiloketak salatzeko.

Atzo, “Dena Blokatu’’ mugimenduak aurrekontuen murrizketak salatzeko mobilizazio eguna burutu zuen Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuan. Goiz-goizetik lekurik gehienetan, biribilguneetan, plazetan, bideetan… ehunka protesta egon ziren. Era berean, talkak segidan hasi ziren Frantziako Poliziarekin. Osotara, 300 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten Frantziako estatuan, eta Ipar Euskal Herrian errepresioa ere nabarmendu zen, gutxienez hogei pertsona atxilotu baitzituzten.

Baionako atxilotuen artean, hiru atxiloaldian jarraitzen zuten gaur. Dagoeneko atera diren beste hiruretatik lehenari abisu bat eman diote; bigarrenari, isuna eta justiziako bilduman oharra; eta hirugarrena deus gabe atera da. Eguerdian, 35 pertsona inguru elkarretaratzea egin dute Baionako polizia etxearen aurrean, atxilotuei elkartasuna adierazteko.

Beranduago, atxilotuak Baionako epaitegira eraman dituzte eta militanteak bertara hurbildu dira. Epaitegira iritsi direnean, poliziak bidea galarazi die, eta abokatu batekin kontsultatu ondoren, eskatzen zieten dokumentazioa bildu eta berriro saiatu dira. Haietako bat joan da dokumentazioa erakustera eta galdetzera eta orduan atxilo eraman dute. Kasu errepresibo honi erantzuteko elkarretaratzera deitu dute Baionako auzitegi aitzinean eta han bilduak daude momentu hauetan.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gM5C