Principal |
Euskal Herria :: 22/09/2025

Sexu-erasoak izan dira Donostian eta Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Emakume bat bortxatu dute Donostian eta Gasteizen bi emakumeri eraso egin diete haien bikotekideek.

Pasaden ostegunean, Donostian, bortxatua izan zela salatu zuen emakume batek. Emakumeak azaldu duenez, sare sozialen bidez ezagutu zuen erasotzailea, elkar ikusteko geratu ziren, eta bere borondatearen kontra sexu harremanak izatera behartu zuen. Ertzaintzak gizona atxilotu zuen ostiralean.

Gasteizen berriz, bi eraso matxista izan ziren. Igandean atxilotu zuten 27 urteko gizonezko bat, bikotekideari erasotu ondoren. Udaltzainek dei bat jaso zuten, eta jakinarazi zieten etxebizitza batean eztabaida handia zegoela eta gizona emakumeari eraso egiten ari zitzaiola. Poliziaren arabera, ez da lehenengo aldia eraso egiten diona. Etxebizitzara joan ziren, eta tokian bertan atxilotu zuten. Larunbat goizean beste gizon bat atxilotu zuten, 38 urtekoa, bikotekidea kolpatu eta lurretik arrastaka eraman zuelako.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gM6B