Principal |
Euskal Herria :: 25/09/2025

Gaurko egunez, duela 40 urte, GALek lau eusko gudari erail zituen Baionan.

La Haine - Euskal Herria
Monbar hoteleko kafetegira tiroz sartu ziren bi terroristak eta Jose Mari Etxaniz Potros, Inaxio Asteasuinzarra Beltza, Agustin Irazustabarrena Legra eta Xabin Etxaide Eskumotza hil zituzten.

1985eko irailaren 25ean, Baionako Monbar hoteleko atentatua egin zuen GALek. Lau euskal errefuxiatu hil zituzten tabernan tirokatuta: Agustin Irazustabarrena (Astigarragakoa, 31 urte), Jose Maria Etxaniz (Urretxukoa, 31 urte), Sabin Etxaide (Zestoakoa, 28 urte) eta Iñaki Asteasuinzarra (Hernanikoa, 35 urte). Lauak ETAko militanteak ziren, gipuzkoarrak, eta haietarik bi aspaldiko errefuxiatuak. Tiroka egin zieten luze, hilik zeudela ziurtatzeko. GALen erasoa izan zen, hark eginiko atentaturik odoltsuena.

Lekukoek Pierre Frugoli eta Lucien Mattei erasotzaileak harrapatzea lortu zuten: "Pistolak ateraz gero, harrapatu egingo genituen autoarekin. Baina ez zituzten atera, eta autotik atera eta banan-banan harrapatu genituen", azaldu zuten. Bi erasotzaileak epaitu eta zigortu zituzten 1989an, Parisen. Frugoliri hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta Matteiri, bizi osorako espetxealdia.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gM6T