Principal |
Nacionales E.Herria :: 08/10/2025

Desokupazio enpresa batek etxegabetze bat gauzatu du gaur Luiaondon

La Haine - Euskal Herria
Faxistak indarrez sartu dira etxera eta barruan zeuden pertsonak kanporatu dituzte. Era berean, kazetari bat erasotu dute.

Gaur, urriaren 8an, Desokupaciónlegal.com enpresak etxe bat desalojatu du Luiaondon(Araba). Lekukoek adierazi dutenez, enpresako kideak indarrez sartu dira etxera eta barruan zeuden pertsonak kanporatu dituzte. Horrek esan nahi du etxea legez kanpo hustu dutela. Hori ez ezik, Aiaraldea Komunikabideko kazetari bati mugikorra bota, eskua zapaldu eta mehatxuak egin dizkiote desokupazio enpresako kideek.

Beranduago, Ertzaintza eta Laudioko Udaltzaingoa hurbildu dira tokira. Hauek baieztatu dute desokupazio enpresa bat egon dela Luiaondon, baina ez dute informazio gehiagorik eman. Bestalde, erasoa jasan duen kazetaria jakinarazi du faxistak salatu dituela.

(Irudia:Aiaraldea)

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gM7V