Principal |
Nacionales E.Herria :: 22/10/2025

Langile bat hil da Cementos Rezolaren Arrigorriagako lantegian

La Haine - Euskal Herria
Dirudienez, lantegiko tornu batean harrapatuta gelditu da eta unean bertan hil da. Aurten, gutxienez 57 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

45 urteko behargin bat hil da gaur arratsaldean, Arrigorriagako (Bizkaia) Cementos Rezola enpresan, lan-istripuz. Istripua 14:20an gertatu da, eta lehen informazioaren arabera, lanean ari zen tornuan harrapatuta gelditu da eta unean bertan hil da. Sindikatuen informazioaren arabera, makina horrek ez du betetzen indarrean dagoen segurtasun araudia, ez dauzkalako babestuta zati mugikorrak. Momentuz, ikerketa abiarazi dute istripuaren arrazoiak zehazteko, eta ez dago informazio gehiago.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gM95