
Sare sozialen bidez, Matrailu gaztetxeko kideek gunetik "edozein momentutan" kanporatu ditzaketela salatu dute. "Udala eta eraikinaren jabea gu desagerrarazteko borrokan daude, baina guk tiko jarraituko dugu", gehitu dute. Bestalde, azaroaren 22an laugarren urteurrena ospatuko dutela aurreratu dute.
Matrailu gaztetxean ia lau urtez "antolatzen eta eredu kultural alternatibo bat eskeintzen" dabiltzala gogoratu dute, eta horrela jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu urte gehiagoz ere horrela izaten jarraitzeko".
Zornotzako Matrailu gaztetxea "desalojo arrisku larrian" dagoela salatu dute - Zornotza - Anboto.org