
Xabier Manterola Iparretarrak erakundeko kide ohia hil egin da. Larunbatean gertatu zen heriotza. 1980. hamarkadan Herri Taldeetako eta Iparretarrak talde armatuko kide izan zen Manterola. Bere militantzia dela-eta, 1985ean GALek bonba bat jarri zuen haren autoan, Baionan, baina bizirik atera zen atentatu hartatik. Era berean, Frantziako estatuaren errepresio krudela jasan zuen, izan ere, bi espetxe zigor jaso zituen.
Hendaia Biltzeneko kide gisa, Udal Kontseiluko kide izan zen 2020an, hasieran Kotte Ecenarroren gehiengoarekin eta gero oposizioan, bere taldea erretiratu zenean. Bestetik, Uda Leku elkartean, Ipar Euskal Herrian euskarazko aisialdi eskaintza zabaltzen lan egin zuen, eta azken urteetan, pobreziaren aurkako borrokan jardun zuen . Urte asko eman zituen borrokan, eta militantziak ardaztu zuen haren bizia; Hendaiako ekitaldi, mobilizazio eta politikako aurpegi saihestezinetakoa baizen.