Principal |
Nacionales E.Herria :: 12/11/2025

Guardia zibilengandik jasandako torturen kasua berriz irekitzeko eskatu du Iratxe Sorzabalek

Argia
Euskal preso politikoak “tratu gizagabea” jaso zuela ebatzi zuen maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak, beraz, jasandako torturen auzia berriro irekitzeko eskatu du Sorzabalek.

1995ean Irunen lehergailu bat jartzea leporatuta atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten. Egun horietan Sorzabalengandik lorturiko autoinkulpazioa, Irungo ekintzan parte hartu izana aitortzen duen dokumentua, baliogabea dela ebatzi zuen joan den maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak, “akusatuaren oinarrizko eskubideak urratuta lortu zelako (elektrodoak aplikatuta)”. Hala, absoluzioa lortu zuen Iratxe Sorzabalek, eta “tratu txarrak” eta “tratu gizagabeak” jaso izana aitortu zioten epaileek. Espainiako epaitegiak onartu zuen “bat datozela proba fisikoak eta psikologikoak tortura alegazioekin”.

Hilabeteak zain

GEBehatokia Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eman du Sorzabalen eskaeraren berri eta gaineratu du “eskandalua” dela maiatzetik hona epaile eta fiskalek ofizioz ez eskatu izana Guardia Zibilak egindako torturak ikertzea.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gN1p